Bidasoa Attak! | Azkena

Bidasoa Attak! saioarenak egin du, akabo, hau izanen da historiako azken Bidasoa Attak!, 2011 urtean hasi zen saio hau bereak egin du, lurrazpiko musikaren txokoak hutusune bat izanen du, baina ez dugu agur saio berezirik egingo eta erresuma batuko punkaren korronte nagusien talde sorta entzunen dugu, hau da 77koa eta 82koa, besta behar den bezala amaitzeko, URBAN DOGS, ANTI SYSTEM, DISTURBED, DOGSFLESH, OMEGA TRIBE, UK SUBS, BUZZCOCKS, PENETRATION eta UNDERTONES taldeekin pogo ederrak eginez.

Beti arte! ttak!

Bidasoa Attak! | Punk Ipar Irlandan 1977-1979

1977 eta 1979 bitartekoak sormen haundiko urteak izan ziren Belfasten eta Ipar Irlandan, ondorioz bizitza motzeko talde anitz sortu ziren herrian zehar, hoietako batzuk entzunen ditugu, esaterako UNDERTONES, MIDNITE CRUISER, DUGGIE BRIGGS BAND, XDREAMYSTS, THE IDIOTS, STARJETS, THE DETONATORS, NO SWEAT, PRETTY BOY FLOYD AND THE GEMS, BLUE STEAM, JUMPERS, COBRA, TINOPENERS, CRAMP, LENNY AND THE LAWBREAKERS edo THE ANDROIDS

Bidasoa Attak! | Disko batzuk Finlandiatik

Svart Records zigilu finlandiarraren disko batzuk iritsi dira nere eskuetara, alde batetik kaleratu berriak diren AINO & HAJONEET eta LASTEN HAUTAUSMAA azken lanak eta beste aldetik finlandiar punkaren klasiko diren hainbat diskoren birrargitarapenak TV:N ORJAT, SUURKAUPUNGIN HAITAT, KOLLA KESTAA, SENSUURI, 013 eta RATSIA taldeetaz gozatuko dugu

Bidasoa Attak! | Punk Zelanda Berian 1977-1982

Munduaren beste aldera joan aurretik Europako iparraldetik geldialdi bat eginen dugu MASSHYSTERI, KNUGEN FALLER, SJU SVARA AR edo ASSASSINATORS entzunez, ondotik zuzenki Zelanda Berriko punk aintzidariekin gelditzeko SUBURBAN REPTILES, SCAVENGERS, PROUD SCUM, THE TERRORWAYS, SUPERETTES, FEATURES, MARCHING GIRLS, TOY LOVE, THE SPELLING MISTAKES, RIOT 111, DUM DUM BOYS, DESPERATE MEASURES eta THE ANDROIDSS entzuteko

Bidasoa Attak! | Punk Bolivian

Dirudienez punkaren epidemia lurreko bazter gehientsuetara iritsi da eta Bolivia ez da gutxiago, saioa hontan Boliviako punkaren historiari buruz arituko gara eta bertako hainbat talde entzunen ditugu