Lau haizetara | Departamenduko Laborantza Ganbararako bozen eztabaida

Laborantza sindikatuen ordezkariek bere erronkak mahai gaineratu dituzte Euskal Hedabieek antolaturiko eztabaidan. ELB, FDSEA eta CR sindikatuetako sei ordezkarik parte hartu dute antolatuak izan diren bi mahai inguruetan. Iazko urtean mobilizazio andana egin zituzten laborariek, eta behin baino gehiagotan salatu dute haien egunerokoa gero eta zailagoa bilakatua dela. Egoerari buru egiteko bakoitzak dituen proposamenei buruz arituko dira hauteskundeen atarian. Sebastien Uthurriage eta Iban Pebet FDSEA-JA sindikatuaren izenean, Maritxu Lopepe eta Julen Perez ELBren izenean, eta Jean Pierre Suhit eta David Suzanne Coordination Ruralen izenean.

Lau haizeetara | Enpresak eta langilegoa: gabeziei erantzun

Enplegua zertan da Ipar Euskal Herrian? Zer kezka dituzte langileek? Eta enpresek? Galdera horiei erantzuteko xedez, Euskal Hedabideek Lau haizetara emankizuna hedatu zuten atzo arratsean Kanalduden: Maite Ubiria kazetariak gidatu zuen Baionako L’Argente lizeoan grabatutako saioa. Merkataritza eta Industria Ganberaren datuak izan dira gogoetaren abiapuntua, urrian aurkeztu baitzuten ekonomia barometroa, eta Andre Garreta presidenteak orduan aipatu baitzuen Ipar Euskal Herriko Enpleguaren webgunean zenbat eskaintza ziren: 7.000. Euskal Hedabideek datu horren gibeleko «errealitatea» aztertu nahi izan dute saioan.

Lau haizeetara | Emazte laborariekin solasean

Martxoaren 8a, nazioarteko emazteen eguna estakurutzat hartuz, lau emazte laborari eta ama familiakorekin mahai-inguru bat antolatu dugu Euskal Hedabideek Ortzaizeko Asteburua ostatuan. Oren batez, bizipen eta bizipozak partekatuz, emazteen ezin ikusizko betebeharrak aipatu dira, emozio momentuekin erran gabe doa. Mahaiaren inguruan dira: Añarbetik Maite Thicoipe, Jutsitik Jeanine Arhancet-Aguergarai, Ontzoronetik Josette Arrayet eta Ortzaizetik Elorri Aycaguer.