Mobilizazio jendetsua Baionan Frantziako erretreten erreformaren aurka

Frantzia osoan bezala, jendea saldo handian bildu da Baionan Erretreten erreforma berriari ez erraiteko ostegun goiz honetan. Euria eta hotzaren gainetik pasatuz, 10.000ko bat pertsona bildu zen Lapurdiko hiriburuan bere desadostasuna agerrarazteko.

Azpimarratzekoa da langileriaren sindikatu guziek manifestaldira deitu zutela ; Erreforma horren injustizia goraipatu dute gehienek.

LAB eta CFDT sindikatuetako ordezkariengana joan zaigu Koldo Nausia.