Bortak irekiko ditu Pariseko laborantza saloiak

Pariseko laborantxa saloina ibiakoitz huntan idekiko da. Urtero bezala, laborantza ekoizpenen promozioaren egiteko parada izanen da. Pirinio Atlantikoetako departamenduko gunean, 300 metro karratuetan, 19 erakusketari izanen dira, horien artean Agour gasnategia, Elizaldia zerriki etxaldea, Kupela sagarno saltzaileak edo Irulegiko arnoaren kooperatiba. Horrez gain, 80 ekoizlek eta 280 ekoizpenek parte hartuko dute saloineko lehiaketetan.