Garagardo marka propioa sortu dute Baiona Ttikiko ostalariek

Baiona Ttikiko hamazazpi ostalarik bat egin dute beren garagardo artisau propioa ekoizteko. 'Kasu' izena eman diote, pandemia ondotik osatu zuten 'Kasu, ostalariak kexu' kolektiboa gogora ekarriz. Orotara, pale ale motako 6.000 botila ekoitzi dituzte Angeluko La Superbe garagardotegian.