Inflazioa eta energiaren kariotzea, Iparraldeko ekonomiaren oztopo

Baionako Merkatal eta Industria Ganbarak, Ipar Euskal Herriko 4.000 enpresa galdezkatu ditu urtarrilean. Egoera ekonomikoa azken urteetako egokiena ez bada ere, Iparraldeko enpresaburuak aski baikor agertu dira. Galdezkatuak izan direnen %80aren arabera, negozio kopurua egonkortu edo hobetu da. Aldiz, denek azpimarratzen dute langile berriak hartzeko zailtasunak dituztela. Bestalde, erretreten erreformaren kontra izandako greba deialdiei begira, André Garreta ganbarako presidenteak, ekonomiaren oztopatzen duten deialdiak gaitzetsi nahi izan ditu.