Pierre Lotiren begirada, Iparraldearen iruditegi idilikoaren iturri

Pierre Loti, XIX. mendeko idazle, bidaiari eta Frantziako itsas-armadako kideaz Hendaian mintzaldia eskainiko da gaur arratsean Aizpea Leizaola antropologoak. Loti 1923ko ekainaren 10ean zendu zen Hendaian, duela ehun urte, eta bere libururik ezagunenak, frantsesez idatziriko "Ramuntxo" kontrabandistaren istorioak Iparralde guztia markatu du. Ipar Euskal Herriaren iruditegi exotiko eta kontserbadorea hedatu zuen Frantzian, eta turismo ainitz erakarriz. Aizpea Leizaolak sakon landu du Lotiren lana, eta Euskal Herriaz erakutsi nahi izan zuena: