Hirigune Elkargoak Estatuaren idortearen laguntzak osatuko ditu

200 bat laborari elkartu dira suprefetura aitzinean, kamioi eta traktoreekin bidea blokatuz. Iazko idorteari aurre egiteko, Frantziako estatuak hamairu milioi euro banatuko ditu Departamenduko laborarien artean. Haatik, laborarien %30a kanpo gelditu da. Unean, 250 bat eskaera pausatu dira laguntza ukateko, baina guztiek ez dute diru kopuru bera ukanen FDSEA sindikatuak gaitzetsi duenez. Elgarretaratzera hurbildu da Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko burua. Frantses Estatuak eskainiko ez duen laguntza Elkargoak emanen duela hitzeman du. Asteazkenean prefetarekin bilduko da laborarien ordezkaritza bat.