Liztor asiarraren kontrako borroka, denen esku

Liztor asiarren erasoen aitzinean, etxeko baratzeetan zepoak ezartzea aterabide egokia izan daiteke. hori dela eta, horiek nola sortu erakusteko tailerra antolatu du Makeako (Lapurdi) Ezti Etxeak. Duela hogei urte Europan zabaldu zen lezafin espezie bortitz hori, eta bertako erleak erasotzen ditu. Neguan habiak uzten dituzte liztor asiarren erreginak, eta lurpean gordetzen da urtarrila edo apirila arte. Ondotik, habi berriak sortzen hasten dira. Hori dela eta, une egokia da erreginak harrapatzeko. Ezti Etxek zeop sinpleak ezartzea aholkatzen du: plastikazko botila erdibitu bat, botila lepoa alderantziz ezarriz gainean eta barnean likido sukratua ezarriz. Tailerra astearte arratsaldean eginen dute, 20:00 orenetan Makeako Mindegia salan.