Ikasleen erdia galtzen ditu irakaskuntza elebidunak, ama-eskolatik kolegiora

Berrogei urte, lehen eskola publiko elebiduna sortu zela Saran. Lau hamarkadaren ondotik, 24 eskola publikotan euskaraz irakasten dute ama-eskolan, eta hurrengo sartzean murgiltzea hedatuko da beste bost eskoletan. Baina galtze handia izanten da ikasleak CM 2 eta are kolegiora iragaiten direlarik. Neurketen arabera, kasik ikasle kopurua erdira murrizten da. Fenomeno hori aztertu dute Hendaian iragan den mahai inguruan. Bertan aipatu hausnarketak eman dizkigute Ikas Bi eta Biga Bai buraso elkarteetako Lutxi Detxart eta Celine Etxebarnek.