Etxe hutsen problematika, agerian berriz ere Xiberoan. Irabarneko bigarren etxebizitza bat okupatu du XEEK Xiberoako espekulazioaren kontrako kolektiboak. Hogei bat pertsona sartu dira barnean eta « Bigarren etxebizitzak, herrien heriotza » dela salatu dute. Horrez gain, Irabarnen hutsik diren beste bederatzi etxebizitza seinalatu dituzte.