Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk 1973an sortu Errobi taldea omenduko dute Miarritzeko Atabal aretoan, maiatzaren 17an. Mende erdia bete da, frankismo garai betean sortu zela musika talde mitikoa. Omenaldi kontzertu berezi hau Xabi Pery musikariaren ekinbidez sortu da, eta zazpi musikari bilduko ditu, horien artean Jojo Bordagaray, Patxi Amulet, Xabi Albistur edo eta Mikel Artieda. 70 hamarkadako Errobi taldearen kantuak berriz ere zuzenean entzuteko parada izanen da. Sartzeak dagoeneko salgai dira atzarhadi.com webgunean.
Atzar Hadik Errobi taldea atzarraraziko du berrogei urte geroago
Ikustaldiak: 889