Berriki sortu den Zeramika Garazi elkarteak, zeramika merkatua antolatu du maiatzaren 6tik 7rat Donibane Garazin. Ipar Euskal Herriari doakionez, badu 25 urte Bastidan gisa hortako eguna antolatzen dela eta Zeramika Garazi elkarteko Paul Carriquiryren erranetan beharrezkoa zen barnealdera ontzigileak gonbidatzea. Merkatu estalian 30 bat zeramika egile elkartu dituzte toki ezberdinetarik jinak eta estilo guzietarik. Asteburu hau kausiturik, heldu den udaberrirako hitzordua luzatu dute.
Garaziko lehen zeramika azoka ospatu da asteburuan
Ikustaldiak: 428