Proventzako jantziak deskubritzeko parada, Miarritzeko Museo historikoan

Maiatz hondarra arte Proventza eskualdeko jantziak deskubritzeko parada eskaintzen du Maritzuli Dantza konpainiak, bigarren aldiz Miarritzen, Jantzi’Hadi topaketarekin. Aurten Proventza eskualdea eta ‘indienne’ izeneko oihal mota emanen dituzte argitara. Bertatik, XVIII.mendeko 30 jantzi ekarrarazi dituzte. Erakusketaz gain, hitzaldi eta tailerrak ere proposatuak dira aste honetan. Jakin ere ‘indienne’ izeneko oihal horiek Euskal Herrian ere baliatu zirela. Erakusketa Miarritzeko Museo Historikoan ikusten ahal duzue asteartetik larunbatera, maiatzaren 31a arte.