Senatuko bozak: Elkarrizketak abiatuko ditu EAJk zein hautagaitza babestu erabakitzeko

Buruilaren 24an iraganen dira frantses Senatuko hauteskundeak. Ipar Euskal Herrian eta Biarnon bederatzi hautagaitza izanen dira lehian. Abertzaleek, aldiz, ez dute zerrendarik aurkeztu. EH Bai-k, Frédérique Espagnac senatorearen zerrendan sartu nahi izan zuen baina PS alderdiak atea hetsi zien. EAJ-PNB alderdiko hautetsien kasuan ere, oraino ez da argi nor babestuko duten. Bost ardatzetan oinarritu galdetegia igorri diete hautagaiei, eta laster hasiko dituzte lehen elkarrizketak. Gaur egun, jeltzaleek 25 hautetsi inguru dituzte Iparraldean, eta are indar handiago hartu dute Hirigune Elkargoan, Elgarrekin Herriarentzat talde politikoko bultzatzaile nagusi gisa. Peio Etxeleku Ipar buru Batzarreko presidentea izan da goiz Berri saioko gomita.