Hendaiako Nid Marin zentro ohieko hamalau langileei arrazoi eman die epaileak

Jean Paul Lenoble zuzendari ohia zigortu dute «mespretxu eta jazarpen jarraituagatik». Epaileak lau hilabeteko espetxe zigorra gibelapenarekin, 3.000 euroko isuna eta langile bakotsari 2.500 euroko kalte-ordainak pagatzera zigortu du. Lehen Nid Marin eta orain 'Haiekin' berrizendatutako zentro pribatua, 25 haur autista eta adimen urriko 45 helduen bizitoki da gaur egun. Okzitaniako ASEI elkarteak hartu zuen zentro pribatuaren kudeaketa, eta 2017an Jean Paul Lenoble zuzendaria sartu zelarik hasi ziren jazarpenak.