Nader Koochakiren "Soineko Paisaia" instalazio artistikoa Maulen izanen da. Gipuzkoako ehun kabalatik goitiko artaldeen joare-hotsen artxibo soinuduna da. Koochakiren erakusketa mapaz, irudiz, testuz eta binilo diskoz osaturik da, eta bisitariari hamaika oren baino gehiagoko joare-soinu bilduma entzuteko aukera eskaintzen dio. Erakusketa hori Xiberoako lurraldeari dedikatua den Museoa Urtu egitasmoarekin lotua da. Nader Koochakik urte bukaeran aurkeztu behar luke, hau ere Baionako Euskal Museoan.
Xiberoako artaldeen zintzarri hotsak, soinu-erakusketa artistiko batean bildurik
Ikustaldiak: 347