EHZ festibalari buruzko ikerketa batek jasoko du Joan Mari Torrealdai beka

14.000 euroko diru laguntza eskuratuko du EHZ festibalak. Kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzen ditu Joan Mari Torrealdai Beka irabazi du. 2026an, 30 urte ospatuko ditu EHZ-k. Horren karietara, historian, eta bereziki musikagintzaren bilakaera aztertzeko egitasmoa aurkeztu du. Musikazaleak eta kontzertuen antolatzeko manerak nola aldatu diren aztertuz adibidez. 2026an, liburua plazaratzeaz gain, hainbat ekitaldi antolatuko ditu EHZ festibalak gai honi lotuak.