Astelehen arratsalde huntan militanteek oren erdiz okupatu dute etxea konferentzia moduko ekimena burutuz. Usaian bezala, Alda gomitarik gabe sartu zen Bidarteko etxe handi horretan. Kanpotik ageri da berritua izan dela, baserri estiloko euskal etxea da, lehio eta teilatu berdearekin. Barnean côte ouest immobilier agentziako agentea hor da, dionaz "ez da inolako gainbaliorik egin etxe horren saltze prezioan", lehenik Aldak diona baino karioago saldu baita etxea, eta bigarrenik milioi bat euroko obrak egin baitira. Anartean Aldako kideak instalatu dira etxeko saloian. Retro proiektagailu bat instalatu eta 'konferentzia' itxurako ekintza egin dute. Salmenta espekulatzaileen kontrako sei neurri azaldu dituzte, hauetan, salmenta prezioen mugatzea. Konferentzia buru ondoan aldako militanteak atera dira etxetik, lasaitasunean.
Bidarten etxe baten salmenta prezioa salatu du Aldak
Ikustaldiak: 180