Ipar Euskal Herriko Getarian bizi da Haritz Larrañaga idazlea, nahiz eta Hego Euskal Herriko Getariaren auzoa den Zarautzen sortu den. Bi anaiaren bizia kontatzen duen fikzioa da, batek surfaren bidea hartu du eta besteak borroka armatuarena. Bizitzan bat bestearengandik urrun baina gogoan hurbil. 80garren hamarkadan kokatzen du istorioa, Zarautzen. Bere auzoko gazte ainitz drogan sartuak ziren, herriko beste batzuk Euskal Herriaren alde borrokan, horietan bere anaia, eta bera... itsasoan murgildurik surfean. Atal bat eskaintzen dio Zarautzi, beste bat surfari eta atal bat ere gaur egun bizi den Getaria herriari. Txalaparta argitaletxearen eskutik atera berri du “Olatuak sutzen direnean” liburua.
Haritz Larrañaga: «Fikzioa 80. hamarkadako Zarautzen kokatu dut, atal bat Iparraldeko Getariari eskainiz»
Ikustaldiak: 186