Beñat Etxebest: «Herritarren esku da Etxalde kooperatiba, ez erakundeen esku»

Herritarrek berek etxebizitzen jabegoa eramaitea da Etxalde kooperatibaren xedea. Hori agertu da Etxalderen azken biltzar nagusian. Lapurdiko hiru herrietako hautetsiek Etxalderen hautua egiteko bidean dira, BRS elkartasunezko alokatze errealaren eredua baino «interesgarriago» delakoan. Izan ere, Etxaldek proposatzen duen ereduarekin herritarrek dute egituraren kudeaketa, ez erakunde publikoek. Etxalde kooperatibak berrehun kide ditu. Lapurdiko herrien interesaz gain, beste urteko urrats nagusia izan da Baionan etxe bat eskuratu dutela, bitan zatitu eta bizizaleak jarri. Hots 2007 urteaz geroz, teoriko zena orain konkretu bilakatua dela eta horrek kooperatiba azkarki indartu duela.