Isturitzeko merkatuaren bi urteak ospatzeko ostiral huntan merkatuaz gain kabaret gaualdia antolatu dute. Isturitzeko merkatua badu bi urte ostiral guztiz egiten dela eta hilabeteko lehen ostiralean, ekoizle gehiago etortzen dira eta animazio bat proposatzen da. Bestalde, beste merkatu berezi batzuk ere egiten dituzte, hala nola merkatu horren urtemugak eta eguberriko merkatua. Bi urte horiek ospatzeko Arberoan zehar elkarteak kabaret herrikoi baten antolatzeko xedea ukan du, izen emateen bidez bakoitzak bere talentu gordea edo edozein gauza izan antzerki, marrazki, kantu proposa dezake. Hitzordua Izturitzeko Artetxean finkatua da, ekainaren 6an, arratsaldeko 18:00etatik goiti.
Kabaret gaualdi bat, Izturitzeko merkatuaren bigarren urtemuga ospatzeko
Ikustaldiak: 214