«Mendialdeko herriak hiltzen ari gara, eta hori gizarte osoaren kalterako da»

Jando Idiart Larraineko auzapeza eta Jone Alastuei Uztarrozekoa, Buruz-Buru emankizunean juntatu ditugu, Pirinioetako herrien egoeraz solastatzera. Auzo herriak dira Larraine (Zuberoa) eta Uztarroze (Nafarroa), eta Larraineko bortuaren bi aldeetan kokatzen dira. Ekonomia, populazioaren beherakada, euskararen egoera, mugaz gaindiko harremanak eta mendialdeko herrien egoeraz aritu dira bi auzapezak.