Bere ibilbideari bukaera eman dio Bake Bidea mugimenduak, ostiral arratsean egin duen ekitaldiaren bidez. 2011ko Aieteko konferentziaren biharamunetan sortu zen Bake Bidea, eta ETAren armagabetzea bururaino eraman ondoren, ekinbidea eteteko garaia dela erabaki du. Urteetan zehar eraman lanaren bilan bat egiteko momentua izan da eta Louis Jouanet institutuak iragarri du iraganean gertaturiko kontakizunaren inguruan lanketa berezia abiatuko duela. Bestalde, ondorioen kudeaketa eta etorkizunerako kontsentsu baten beharra ere aipatu dira azken ekitaldi horretan, aurrera begira euskararen inguruan eta ipar Euskal Herriak behar duen instituzioaren inguruan bide orri bat markatuz.
Anaiz Funosas: «Bake Bideak bere ibilbidea bukatu du»
Ikustaldiak: 328