25 urte ospatuko ditu urriaren 25ean Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuak

Berrogei ta hamargarren urtebetetzea ospatu zuen iaz LAB sindikatuak, eta 2000 urtean Ipar Euskal Herrira zabaltzeko hartu zuen erabakia. Baina langile abertzaleak antolatzeko asmoa lehenagotik heldu zela gogoratu du Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko bozeramaileak prentsaurrekoan. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan EHLE Euskal Herriko Langileen Elkartea eta Atxik sortu zirenean: «Frantses sindikatuen zentralismoa eta hegemoniaren aitzinean, bertako sindikatu abertzale eta euskalduna sortzeko beharra sentitzen zelako. Egiteko beste molde bat beharrezkoa zelako. Langileak lantokietan antolatzeko beste tresna bat ezinbestekoa zelako». Urriaren 25ean Lekornen ospatuko du mende laurdena Ipar Euskal Herriko LABek. Sindikatuak Ipar Euskal Herrian egin duen ibilbidea aurkeztuko dute goizean. Ondotik bazkaria eta kontzertuak.