Miarritzeko etorkizuneko aldagune multimodala (PEM) aurkeztu dute iaz egin zen herritarren kontsultari jarraikiz. Obrek mugikortasun beharrei eta tren sarearen eta Txik Txak sarearen arteko segurtasunezko lotura beharrei erantzutea dute xede. Abantzu 4,1 milioi euroko lanak 2026 hasieran abiatu ziren eta 2027 bukaeran bururatuko dira. Parte handiena Europako FEDER funtsen bidez finantzatu dira, %41,5ean. Mugikortasun sindikatuak gastuen %36,5 hartu du bera gain, Miarritzeko herriko etxeak %17a eta %5a Akitania-Berria Eskualdeak. Miarritzeko geltokia da Ipar Euskal Herriko bigarren geltokirik erabiliena Baionakoaren ondotik, 830.000 bidaiari inguru harturik 2023an. Geltoki berriak ibilgailurik gabeko ataria izanen du, taxi geltoki berria plazaren aitzinaldean, jauste lasterreko gunea eta VTC zerbitzuek erabiliko duten eremua Chapelet aparkalekuan. Horrez gain, 1.800 m2-ko azalera ukanen duen autobus geltokia, Txik Txak eta SNCF sareetako sei linearekin zuzeneko lotura ukanen du. Gaur egun hor diren 90 zuhaitzak atxikiko dira eta 48 zuhaitz berri landatuko. Zola ere berrituko dute, zuhaitzen uraren zikloa hobeki kontuan hartuko dituen konponbide baten alde.
Miarritzeko aldagune multimodalaren proiektua aurkeztu dute geltokian
Ikustaldiak: 60