Asier Altuna: «Historikoa da. Baionako Avironek armak ditu Clermont irabazteko»

Hitzordu historikoa ostiral arrats huntan Jean Dauger errugbi zelaian. 33 urte berantago lehen mailako final-laurden bat jokatuko du Baionak ostiral honetan. TOP14 txapelketako playoffeko partida jokatuko du Baionak bere zelaian Clermonten kontra. Irabazlea Tolosari lehiatuko zaio finalerdien karietara. 1992an, final-laurdena galdu zuen Serge Blancoren Biarritz Olympique taldearen kontra, puntu batez. Orduan errugbia amaturra zen. Eta urte batzuk berantago profesionala bilakatu zen. Baiona eta Clermonten arteko kanporaketa ostiral arrats honetan 21:00etan Jean Dauger zelaian. Irabazlea Tolosari lehiatuko zaio finalerdien karietara. Jakin 35 metro karratuko pantaila handi baten ezartzeko deliberoa hartu duela Jean René Etxegarai Baionako auzapezak ostiral honetan, Hau Roland Barthes zelaigunean.