Aretz Iginiz: «Sasoi bikaina egin du Baionak etxeko partida guziak eramanik eta kanpoko bi irabazirik»

Errugbian, hitzordu historikoa ostiral arrats huntan izanen du Baionak Jean Dauger zelaian. 33 urte berantago lehen mailako final-laurden bat jokatuko baitu. TOP14 txapelketako playoffeko kanporaketa kari, Clermont errezebituko du gaueko 9 orenetarik goiti. Irabaziko balu, Tolosaren kontra jokatuko luke finalerdia Avironek ekainaren 20an Lyonen.