Argia aldizkariaren Larrun hilabete monografikoak antiwokismoa du aztergai 307.alean. Jenofa Berhokoirigoin Baxenabarreko kazetariak sakonki aztertu du Estatu Batuetako eskuin muturrak 2010ean abiatu zuen mugimendua, justizia soziala auzitan jartzeko. Wok mugimendua deitzen dio eskuin muturrak, feminismoari, anti arrazakeriari, izpiritu kritikodun pentsalariei, trans aktibismoari...hots, zapalkuntza estruktural bat salatzen eta justizia soziala aldarrikatzen dabiltzanei, eta horren kontrako oldarraldia hedatzen ari da mundu osoan.
Jenofa Berhokoirigoin: «Justizia soziala du jopuntuan eskuin muturrak»
Ikustaldiak: 412