Lauak enpresako langileak zer bilakatuko dira? Joan den astean Lauak enpresak jakinarazi duenez, bere kapitalaren %51 Indiako Wipro multinazionalari saldu dio. Salmenta hau Mikel Charritton en arabera gauza on bat da multinazional horrek garapena ekartzen ahalko baitu, hala nola teknologikoa edota internazionala mailan garatzeko. Enpresako antolamendua adosmen batekin finkatu dute. Lau urteko plan bat adostu dute bi buruek, zeinetan adostu den Mikel Charriton Lauak enpresako jabe ohia bederen ondoko lau urteetan zuzendari nagusia egonen den eta enpresako langileek ere bederen 2029a arte Lauak enpresan lan egiten ahalko duten. 4 urte horietan zehar enplegu berri batzu sortuko dituzte garatzeko helburua baita, hala nola Indian, Frantzian diren sektoreetan, eta beste. Garapen horren helburua munduko lehiaketan maila on baten atxikitzea da. Mikel Charritonek gehitu du deslokalizazio arriskurik ez dela izanen ez delako Wipro indiar multinazionalaren helburua.
Lau urteko hitzarmena izenpetu du Lauak enpresak, Indiako Wipro multinazionalarekin
Ikustaldiak: 297