Zazpi herritar auzitara, Hazparneko agentzia batean protesta egiteagatik

50 pertsonatik gora bildu ziren atzo Hazparnen, Puyo Agentziaren aitzinean, 2024ko urtarrilean agentzia hori okupatu zuten zazpi kideei sostengua adierazteko. Ekintza hark salatu nahi zuen Aiherrako Etxexuria baserriaren salmenta espekulatiboa: 250.000 eurotan erosi ondoren, 1.579.000 eurotan jarri zen salgai zazpi urte geroago, Puyo agentzian. Zazpi kideak irailaren 30ean epaituko dituzte Baionako auzitegian. Epaiketaren kontra, mobilizazio egun bat antolatu dute irailaren 27rako, Arana plazan.