Euskarazko obrak bakarrik erakusten dituen Zinegin euskal zinemaren festibala ostegun huntan hasiko da Hazparnen. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta igande arte, fikzioko eta animaziozko film labur eta luzeez gain, dokumentalak ere ikusgai izanen dira Haritz Barne zinema-gerlan. Gainera, tailer eta kontzert desberdinek animatuko dute asteburua. Joana Duhalde, Zinegin festibaleko arduraduna gurekin dugu