EGAlim eta Climat legeen arabera, eskoletako kantinetan astero guttienez menu bejetariano bat proposatu behar da eta elikagaien erdia laborantxa iraunkorrekoa izan behar da. Alta, 3 urteren ondotik, Iparraldeko kantina batzuk oraino ez dituzte neurri hauek betetzen. Horixe salatu du BIZI elkarteak. Izan ere, 2020an abiatu trantsizio ekologikorako ituna izenpetu zuten 9 bat herritan atxeman dituzte legearen urraketa. Dominika Durruty behatzen dugu, Inhar Iraizotzen mikrotik:
Jakin behar da 1950etik bikoiztu egin dugula haragiaren kontsumoa. Alta, kabale hazkuntza eta laborantza intentsiboa dira berotegi efektuko gasen %80aren iturri Frantzia mailan