Ossau irati sormarkaren biltzar nagusia iraganen da bihar arratsaldean Itsasu. Egoera zaila ardi esne sailean ari diren laborarientzat ere eta esne ekoizle gutiago izanen dela negu huntan aipatzen da. Ondorioak zoin dira ? esne prezioa emendatuko dea ? laster laborariek esnetegiekin izenpetu behar duten kontratuak kondutan hartuko dutea bazka eta zaldareen emendatzea. Ossau irati sormarka zertan da? Galdera horieri ihardetsiko du sormarkaren bulego kideak eta etxeko gasna egileen ordezkaria den Bunuzeko Sebastien Astabie-k .