Kanbon, Marienia lurretan iragan den okupazioaren bilana egin dugu goiz huntan gure bi gomitekin. Hartzea Lopez OSTIA sareko kidea eta Jeanine Beyrie kanboar eta Nahi Dugun herria taldeko kidea da.
Hiru eguneko mobilizazioaren ondotik zein diren perspektibak ere aipatu diguzte Marga Forestier-ren mikroan :
Eta okupazio asteburuan ere 700 bat pertsona eta 70 traktore hurbildu zen Kanbora manifestatzera, Marieniako lurren eraikigaritasuna salatzeko. Bertan genuen Artzen Letona. Manifestaldira hurbiltzera zerk motibatu dituen galdegiten ibili da manifestariei :