Bidaxuneko lurrak eta erainika fiteegi salduak izan direla dio Lurzaindiak

Bidaxunen 65 hektareako lurra eta eraikin bat saldu ditu SAFER-ak miliun bat eurotan. Eroslearen perfilak eztabaidak sortzen ditu: kurtsetako zaldiak hezten dituen paristar bat. Bidaxuneko auzapezak dio karioegi zela laborari batendako. SAFER-ak erantzuten dako aspalditik jakinean zela herriko etxea eta ez duela deus egin. Galdegin dakogu Dominique Ameztoy Lurzaindiako presidenteari zer den elkartearen posizioa. ELgarrizketa entzuten dugu Antton Castoreorekin. (Argazkia: kazeta.eus)