Biarritzen estreinatu berri den So.K konpainiaren “Neok” ikusgarriaz mintzatu ahal izan gara So.K konpainiako zuzendari den Julien Corbineau eta Garazi Garcia-Palacios dantzariarekin. Julien Corbineau fisika eta kimikako erakasle da ere eta zientziaren alde emozionala azaleratu nahian, eskala mikroskopikotan gertatzen diren materiaren eraldaketak dantzara ekarri ditu besteak beste NEOK ikusgarri honetan, euskal ihauterietako Kotilun Gorri pertsonaiatik abiatuz.