Joan den ostiralean aurkeztu zuen Willis Drummond baionako musika taldeak bere azken lana, Bilboko kafe antzokian. « Hala ere » deitzen da Jurgi Ekiza, Xan Bidegain, Felix Buff eta Vincent Bestaven Botibol-en lan berria, taldearen 10garrena, 7garrena estudioan. 9 kantuz osatua da. Bira hasiko dute larunbat huntan Bilbon, Miarritzeko Atabalen izanen dira abendoaren 2an, ipar euskal herriko Orbel eta Lumi taldeekin batera, baina lehenik, gurekin dugu Jurgi Ekiza kantaria