Jasandako bortizkeria adierazteko ikusgarria

Emazteen kontrako bortizkeriaren salaketa eguna da ostiral huntan. Ikusgarri bat proposatzen dute, preseski biktimak izan diren 6 emaztek eta Heletako Bacharte Danza konpainiak. Dantza, anzterkia eta bideoari esker gertatutakoa kondatzen saiatuko dira. Marga Forestier:

 

Bihar Emazteen kontrako bortizkeria salatzeko eguna izanen da. horren kari, elgarretaratzeak izanen dira 18:30tan Baoinako herriko etxean eta 19:30tan Luhusoko plazan, Itaia emazte taldeak antolaturik. Hendaia eta Irun artean ere manifestaldia eginen dute atsaldeko 17:30etan. Larunbaten aldiz, Baionan manifestaldia antolatu dute hainbat elkartek atsaldeko 5etan.