”Leku eskasagatik, buraso batzu bortxatuak dira beren haurren harrera beste hizkuntza batean egitea”

Euskara hutsean ari diren haurtzaindegi eta haurtzain etxeak elkartzea deliberatu dute. Biarritze, Hendaia, Baiona, Angelu, Maule, Lakarra, Ziburu, eta Azkaineko haurtzaindegi eta haurtzain-etxeak Konkolotx deitzen den elkartea sortu dute. Adin tarte hortako haurren % 5 bakarrik ari dela euskaraz hutsean salatzen dute, baina bereziki, den galdeari erantzunik emaiteko ahalik ez dutela azpimarratzen dute. Elkarrekin, podere publikoen aintzinean indar gehio izaitea espero dute. Girekin izan dugu Leire Bidart, Lakarrako haurzaindegiko arduraduna eta Konkolotx elkarteko idazkaria