Olentzero Park arrakastatsua aurten, Hazparnen

Gaitzeko arrakasta biltzen ari da aurten ere Olentzero Parkek. Ehunka haur loriatu dira Hazparneko Mendeala gelan, puzgarri, marrazki, asto gaineko ibilialdi, tranpolin edo ibilbide akrobatikoarekin. Hori gutxi balitz, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ukan dute haurrek iragan asteazkenean.