Marie-Andrée Ouret: «Hogei liburutegiko euskal funtsak bateratu ditugu katalogo amankomun bakarrean»

 

Ipar Euskal Herriko euskal funtsen ataria da, bilketa.eus. Orotara 26.000 dokumentu digitalizatu eskura ezarri dituzte sarean, eta hogei liburutegietako liburu, dokumentu eta barren 130.000 erreferentzia bildu dituzte katalogo bakarrean. Lan gotor horren gibelean da Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, Nafarroa Beherea, 1970) Baionako mediatekako langilea. Goizberri saioan bilketa.eus atariaren nondik norakoak aipatu ditu.