2022a migrazio politiken gogortze urtea izan da migratzaileen harrera taldeen arabera

2022 honetan iaz baino migratzaile gutxiagok zeharkatu dute Euskal Herria Europarako bidean. Irungo Harrera Sareak 4.000 lagun inguru jaso ditu. Aldiz, dublinatuen kopurua emendatu egin dela ohartarazi dute