Uda hontan bezala abendu hontan ere xakur erasoak izan dira Itsasu aldean. Ibiltari gero eta gehiago bada mendietan, ainitzek xakurrak estekaturik atxikitzen dituzte, bainan ez denek. Xakurrak ardien gibeletik ari dira lasterka. Eta ardi andana bat hilik agertu da.