Euskal Elkargoak Mendiko Politika bozkatu du ondoko 4 urteetarako. Battitte Laborde Sarako auzapez, eta Euskal Mendia batzordeko arduradunak aurkeztu zuen proiektua Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkuran. Lau xede nagusi ukanen ditu : Herri eta eskualdeen dinamizazioa segurtatzea, Lurralde antolaketa, Kalitatearen bermatzea mendi eskualdean eta Mendian bizi diren gizon eta emazteen legitimitatea lekuan berean bizitzeko. Goiz Berri saioko gomita izan dugu