Eskualdeko osasun agentziak erabakia eman du ostegun arratsalde huntan. Les Embruns arta etxeak ez ditu ateak hetsiko eta langileak lasaituak agertu dira, zentroaren zerratzeaz beldur baitziren. 115 langile ditu Bidarteko arta etxeak.
Beharrezko mediku berezituen parte bat atzeman dute baina kontratu mugatuan. Ondorioz, lehen denbora batean giharretako eta hezurdurari lotu patologiak dituzten eriak onartzen ahalko dituzte bakarrik. Magali Costinot Les Embruns zentroko ergoterapeuta da :