Eüskal Herriko ihaute gehienetan bere kamera paseatü ondoan, Tolosako Kepa Ugartek maskaradaren jarraipen bat egin dü.
2 hamarkadaz maskaradako aldaketen lekükoa izan da. Jakintsü zonbaitengana ere bai hurbildu zen haien hitza biltzeko. 2000 urteetako maskaradaren argazki bat proposatzen düen dokümentala muntatzen ari da eta lehen zati bat joan den ostegünean erakutsi züen Muskildiko Xizterra zaharrean. Aukera izan zen guretako harekin mintzatzeko. Inexa Decung-en minkroan entzuten dugu Kepa Ugarte: