EEP, Euskararen Erakunde Publikoa, Frantziako gobernuak plantan ezarri duen interes orokorreko elkargoa da. Euskararendako, hizkuntza politika publikoaz arudaratzen da. 6 urtero berritzen den elkargoa da, eta preseski, ziklo bat bururatzen ari da. 2023an bukatuko da mandatua eta ondoko 6 urteendako lehentasun eta modeloak berriz ikusi beharko dira laster. Aukera paregabea gaur egun presidente den Antton Kurutxarrirekin bilana eta perspektibak aipatzeko.