Uztaritzeko herriko etxea berriz ere herri zentrorat. Landagoien eta Gaztalondoa guneetatik, Lapurdi gelara mugituko da. Milioi bat eta 400 mila euroko aitzinkonduarekin, urteko proiektu gotorrena izanen da. Horrez gain, Hiribeherea bidea arramoldatuko dute, bizikleta eta oinezkoei lehentasuna emanez. 30 kilometro oreneko muga ezarriko dute herri barnean. Aldaketak ere Heraitze eta Arruntza auzoetan, herri barnea berrantolatuko baitute. 10.000 euro ere baztertu dituzte, uztariztarrek egin proiektu proposamenak garatzeko. Mikel Goienetxe: