Errepika gela berria ireki du Berritza elkarteak Maulen

Aldaketa andana aurkeztuak izan dira Berritza elkartearen biltzar nagusian. Hemendik aitzina bulego eta errepika gela berria izanen dute, antzerki, dantza eta musika taldeek baliatzen ahalko dutena. Hirigune Elkargoak eskaini dio azpiegitura elkarteari, Xiberoako kultur ekoizpenak bultzatzen segi dezan. Azken urteetan, dantza ikastaroak eskaini dizkie Berritzak lizeoko 30 ikasleei, eta horren kari, Txingilika dantza-taldea sortu dute.